Adimen artifizial generatiboa erabiltzea debekatzen duten gidalerroak

Azken aldatze-data: 2024(e)ko abenduaren 17(a)

AA generatiboko ereduek arakatzen, ikasten eta sortzen lagun diezazukete. Eredu horiek arduraz, legez eta segurtasunez erabiltzea espero dugu zugandik. Murriztapen hauek aplikatzen zaizkie gidalerro honen baitan dauden Google-ren produktu eta zerbitzuetan AA generatiboarekin dauzkazun interakzioei.

  1. Ez egin jarduera arriskutsurik nahiz legez kanpokorik, ezta lege eta arau aplikagarriak urratzen dituen bestelako ekintzarik ere. Horrek barnean hartzen du honelako edukia sortu edo zabaltzea:
    1. Haurren kontrako sexu-abusuekin edo esplotazioarekin lotuta dago.
    2. Indarkeriazko estremismoa edo terrorismoa sustatzen du.
    3. Baimenik gabeko irudi intimoak sustatzen ditu.
    4. Nork bere buruari min ematea sustatzen du.
    5. Legez kanpoko jarduerak edo legearen urraketak sustatzen ditu; adibidez, legez kanpoko nahiz araututako substantziak, produktuak edo zerbitzuak sintetizatzeko edo eskuratzeko argibideak ematen ditu.
    6. Besteen eskubideak urratzen ditu, pribatutasunaren eta jabetza intelektualaren eskubideak barne; adibidez, datu pertsonalak edo biometrikoak erabiltzen ditu legez eskatzen den baimena eduki gabe.
    7. Baimenik gabe pertsonen jarraipena egiten du edo haiek kontrolatzen ditu.
    8. Eskubide indibidualei kalte garrantzitsuak eragiten dizkieten erabaki automatizatuak egiten ditu gizakien gainbegiratzerik gabe, arrisku handiko arloetan; adibidez, enplegua, osasuna, finantzak, aholkularitza juridikoa, etxebizitza, aseguruak eta gizarte ongizatea.
  2. Ez jarri arriskuan beste erabiltzaileen edo Google-ren zerbitzuen segurtasuna. Horrek barnean hartzen du honako hauek sustatzen dituen edukia sortu edo zabaltzea:
    1. spama, phishinga edo malwarea
    2. Google-ren edo beste batzuen azpiegiturak edo zerbitzuak oker erabiltzea, kaltetzea, oztopatzea edo etetea
    3. erabilera okerren aurkako babesak edo segurtasun-iragazkiak saihestea; adibidez, eredua manipulatzea gure gidalerroak urratzeko
  3. Ez egin sexualki esplizitua, indarkeriazkoa, gorrotozkoa edo kaltegarria den jarduerarik. Horrek barnean hartzen du honako hauek sustatzen dituen edukia sortu edo zabaltzea:
    1. gorrotoa edo gorrotozko hizkera
    2. beste pertsona batzuen aurkako jazarpena, bullyinga edo gehiegikeriak, baita haiek beldurtzea nahiz iraintzea ere
    3. indarkeria edo indarkeriaren sustapena
    4. sexu-eduki esplizitua; adibidez, helburu pornografikoekin edo gozamen sexualerako sortutakoa
  4. Ez egin okerreko informazioa ematen duen, informazioa faltsutzen duen edo engainagarria den jarduerarik. Besteak beste, hauek:
    1. iruzurrak, azpikeriak edo bestelako ekintza engainagarriak
    2. ezagutarazte-ohar espliziturik eman gabe bizirik edo hilda dagoen pertsona baten identitatea ordeztea, engainatzeko asmoarekin
    3. ezagutzei edo gaitasunei buruzko adierazpen engainagarriak sustatzea, bereziki kontuzko arloetan (adibidez, osasuna, finantzak, gobernuaren zerbitzuak edo aholkularitza juridikoa), engainatzeko asmoarekin
    4. gobernuko prozesuekin, prozesu demokratikoekin edo osasunaren arloko jardunbide kaltegarriekin lotutako erreklamazio engainagarriak sustatzea, engainatzeko asmoarekin
    5. sortutako edukiaren jatorriari buruzko informazioa faltsutzea eta gizaki batek soilik sortu duela adieraztea, engainatzeko asmoarekin

Gidalerro hauetan salbuespenak egiten dira hezkuntza-, dokumentazio-, zientzia- edo arte-helburuekin sortutako edukiaren kasuan, edo hartzaileentzako onurek eragindako kalteek baino pisu handiagoa badute.
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia