Google Maps-en azken erabiltzailearen Zerbitzu-baldintza gehigarriak
Azken aldaketa: 2025eko ekainak 4
Google Maps edo Google Maps Platform-en zerbitzuetan sartzen diren hirugarrenen produktu edo zerbitzuak erabiltzen badituzu, zuk, azken erabiltzailea zaren heinean, (1) Google-ren Zerbitzu-baldintzak eta (2) Google Maps-en Zerbitzu-baldintza gehigarri hauek ("Maps-en Baldintza gehigarriak") onartu behar dituzu. Maps-en Baldintza gehigarrietan Google Maps-en/Google Earth-en eta haien APIen inguruko Lege-oharrak gehitzen dira erreferentzia bidez.
Irakurri kontuz dokumentu horiek. Guztiak batera, "Baldintzak" izenarekin ezagutzen dira dokumentuok, eta gure zerbitzuak erabiltzean gugandik zer espero dezakezun zehazten dute, baita guk zugandik zer espero dugun ere.
Saltzaileentzat soilik diren Google Maps-eko eginbideak erabiltzen badituzu zure enpresa-profila kudeatzeko, https://support.google.com/business/answer/9292476 webgunean jasotzen diren Google-ren Enpresa-profila zerbitzuaren Baldintzak aplikatuko zaizkizu.
Pribatutasun-gidalerroak irakurtzera animatzen zaitugu. Zer informazio biltzen dugun, zergatik biltzen dugun eta zure informazioa nola eguneratu, kudeatu, esportatu eta ezaba dezakezun azaltzen dute.
Lizentzia. Baldintza hauek gordetzen badituzu Google-ren Zerbitzu-baldintzek Google Maps erabiltzeko lizentzia bat ematen dizute, hauek egiteko aukera ematen dizuten eginbideak barne:
Mapak ikusi eta haietan oharpenak egin.
KML fitxategiak eta maparen geruzak sortu.
Edukia publikoki bistaratu, beharrezko egiletza-aitorpena eginda bideoetan eta paperean.
Google Maps-ekin egin ditzakezun ekintza zehatzei buruzko xehetasun gehiago lortzeko, ikusi Google Maps, Google Earth eta Street View erabiltzea baimen-orria.
Debekatutako portaera. Google Maps erabili ahal izateko, 2. atala gordetzeko eskatzen du lizentziak. Google Maps erabiltzen duzunean, ezingo dituzu egin hauek (eta ezingo diezu eman hauek egiteko baimena zure izenean jarduten duten erabiltzaileei):
Google Maps-en zatiren bat banatu edo saldu, edo Google Maps-en oinarritutako zerbitzu edo produktu berriak sortu.
Edukia kopiatu, Google Maps, Google Earth eta Street View erabiltzea baimen-orriak edo jabetza intelektualaren lege aplikagarriek horretarako baimena ("bidezko erabilera" barne) eman ezean.
Edukia masiboki deskargatu edo haren jario masiboak sortu (edo beste norbaiti hori egiten utzi).
Google Maps erabili mapekin erlazionatutako beste datu multzo bat sortzeko edo handitzeko (besteak beste, mapetako edo nabigazioko datu multzo bat, enpresa-fitxen datu-base bat, posta-zerrenda bat edo telemarketineko zerrenda bat), Google Maps-en ordezkoa edo oso antzekoa den zerbitzu batean erabil dadin.
Google Maps-en zatiren bat beste pertsona batzuen produktu edo zerbitzuekin batera erabili denbora errealean nabigatzeko edo ibilgailu autonomoak kontrolatzeko, non eta ez den Google-k emandako eginbide zehatz bat erabiltzen horretarako; adibidez, Android Auto.
Benetako egoera eta ardura hartzea. Google Maps-en mapetako datuak, trafikoa, jarraibideak eta bestelako edukia erabiltzen dituzunean, baliteke benetako egoera mapetako emaitzekin eta edukiarekin bat ez etortzea. Beraz, jokatu zure irizpideen arabera eta erabili Google Maps zure ardurapean. Zure jokabidearen eta haren ondorioen erantzule izango zara uneoro.
Google Maps-en daukazun edukia. Google Maps bidez kargatu, bidali, gorde edo jasotzen duzun edukia Google-ren Zerbitzu-baldintzek arautzen dute, "Zure edukia erabiltzeko baimena" atalean agertzen den lizentzia barne. Hala ere, gailuan bakarrik gordeta geratzen den edukia (adibidez, gailuan gordetako KML fitxategiak) ez da kargatzen edo bidaltzen Google-ra; beraz, ez du lizentzia horrek arautzen.
Entitate publikoen azken erabiltzaileak. Google Maps entitate publiko baten izenean erabiltzen ari bazara, baldintza hauek aplikatuko dira:
Legedi aplikagarria.
- 
    
AEBko eta Europar Batasuneko hiri edo estatuetako entitate publikoei ez zaie aplikatuko Google-ren Zerbitzu-baldintzek legedi aplikagarriari eta jurisdikzioari buruz duten atala.
 - 
    
AEBko entitate publiko federalei dagokienez, Google-ren Zerbitzu-baldintzek legedi aplikagarriari eta jurisdikzioari buruz duten atal osoa honekin ordeztuko da:
"Baldintza hauek AEBko legeen arabera arautu, interpretatu eta gordearaziko dira, lege-gatazkak aipatu gabe. Lege federalek uzten duten heinean baino ez: (A) Kalifornia estatuko legeak (Kaliforniako lege-gatazken arauak kanpo) aplikatuko dira lege federal aplikagarririk ez dagoenean; eta (B) baldintza hauekin edo Google Maps-ekin erlazionatutako gatazka oro Santa Klara konderriko (Kalifornia) auzitegietan soilik ebatziko da. Hortaz, aldeek onartzen dute auzitegi horien eskuduntza pertsonalari men egingo diotela".
 
- 
    
 AEBko gobernuaren eskubide murriztuak. AEBko gobernu federalak Google Maps atzitzen edo erabiltzen badu edo zerbitzu horiek gobernuarentzat erabiltzen baditu, Google Maps/Google Earth-en Lege-oharrak dokumentuko "AEBko gobernuaren eskubide murriztuak" atala gorde beharko du.